Usurbilgo BOOKTEGIn ibili ginen. Rupertorioa delako saio bat antolatu zuten, eta gonbidatu zidaten.
Rupertorioa zera izan zen: Ruper Ordorikak berak idatzi dituen letren omenaldia: musika, errezitaldia, hausnaketak, kontakizunak… Gonbidatuek nahi zutena agin zuten, sallaren deskribapenak esan zuen bezala (Ruper Ordorikak berak idatzi dituen letren omenaldia: musika, errezitaldia, hausnaketak, kontakizunak…). Espektatibarik gabe. Batzuk abestu, besteek musika jo (kasu batean, hitzik gabe), beste batzuk errezitatu, eta nik tapa eder bat sartu nien han agertu zirenei.
Bertsio laburra (laburragoa) eskatu zidaten, 6-7 minututik gehienez 5era murrizteko. Nik uste dut adrenalinaren laguntzarekin 3 minututik inguruan amaitu nuen.
Eta nola jakin Ruper Ordorika izeneko tipo batek musika egiten duela?
Danbagatik. Esamesaka diskoan ska bukatu zen, Faith No More sartu zen, Red Hot Chili Peppers sartu zen, punk-rock jotzen ez zuen baterijolea sartu zen eta diskoaren gainerakoaren kantu bat guztiz ezberdina bazegoen: Erruduna. Diskoaren gainerakoarekin zerikusirik ez zuen musika eta letra batek. Ruper Ordorikaren kanta bat. Zer da ba Ruper Ordorika bat? galdetu nuen neure artean. Nola deituko zaio norbaiti Ruper Ordorika? Talde bat al zen hura?
Garai horretan Imprudencio Lopez de Arkautek (horrela deitua Gasteizen eta San Prudentzio bezperan jaio zelako), Fernando Aldama Lopez de Abetxukok, adoptatu ninduen modu oso, oso, oso informalean. Tito Aldama, Hertzainakeko saxofonista izandakoa alegia. Baina adoptatu baino lehen zera gertatu zen. Hertzainaken letrek (eta Titoren saxofoiak eta nire saxofoiak) etxe horretaraino eraman ninduten eta etxe horretan Ruperren letrekin egin nituen topo azkenean.
“Itxaron Titok jakin arte ez zaizula ardoa gustatzen; etxe onetara bazatoz”, esan zidan Marga bere bikotekideak ezagutu nuen egunean. Etxe hartan, ardoa ez ezik, Ruperren disko guztiak ere bazituzten. Une hartan hiru. Titori, besteak beste, grazia handia egin zion nerabe hura Ruper Ordorikaren diskoetan hain interesatua egoteak. Kantak. Eta letrak. Eta ardoa, noski. Aurrena Errioxako Cenicero-ko ardoa eta gero beste jatorriak.
Nire lagunak eta ni punka txiki geratu zitzaigula onartu behar izan genuen une kritiko horretan geunden. Ezin genuen alde batera utzi, baina ezin zen plater bakarra izan. Batzuk Franco Batiatto eta bere derbitxe eta bere basamortuko zingaroekin zeuden; beste batzuk Metallica eta euren… beno, Metallicarekin. Nik neukan Cenicero-ko ardoa eta Ruper Ordorika. Merezi duen errespetu osoz Franco Batiattori, baina : Batiatto-k 0 – Ruperrek 77.
Rockero bihurtu zen kantautorea, New York Cityn jazz esperimentaleko musikariekin grabatzen zuena. Garai batean baziren musikari batzuk mainstream musika egiten zuenak bakarrik ordain zitzakeenak. Musikari horiek bazuten tartea urte bukaeran eta hor zetorren Ruper Ordorika & Mugalaris tour txikia. Bere bidea egiten duen tipo bat. Benetako euskarazko lehen liburuak, ez itzulpen edo bertsio errazak, Bernardo Atxagarenak eta Joseba Sarrionandiarenak izan ziren niretzat. A zer kasualidadea Ruperrek biengana hurbiltzea.
Ruper oso berezia da, inork ez daki hemen gaudenok baino hobeto. Herrialde honetan, ziurtasuna hain garrantzitsua den kultura honetan, non “gutariko bat”, “gurea”, “etxekoa” izatea hain garrantzitsua eta astuna den, non errebeldia batzutan hain antolatuta dagoen, gure Ruperrek zalantzaz idazten du, dena erabat argi une oro ez izateari kantatzen dio, erabilitako gauzez hitzegiten du, aldaketaz. Hitz handiak erabiltzen ditu Ruperrek txikitasunaz hitz egiteko.
Eta txikitasunez ari garenez…
För liten
för att ängeln ska oroa sig för mig.
För liten
för att djävulen ska ta mig i armen.
När jag är ensam.
Segling är inte lätt
inte ens i ett lugnt hav,
inte ens i en bra båt,
när jag är ensam.
I fara att förvandla mig till salt,
ständigt tittande bakåt.
Frusen i det förflutna.
Vill dricka vattnet som redan passerat.
En sådan törst
släcks aldrig.
För liten
för att ängeln ska oroa sig för mig.
För liten
för att djävulen ska ta mig i armen.
På löpbandet av dåliga nyheter,
mitt i problemet,
väntandes på luft att andas.
Det sista kornet i timglaset har fallit.
Det är omöjligt att leva i det förflutna.
För liten
för att ängeln ska oroa sig för mig.
För liten
för att djävulen ska ta mig i armen.
Ttkiegi
Aingeruak nitaz ardura har dezan.
Ttikiegi
Deabruak besotik eraman nazan.