Mikel_Laboa_hil_da

Ez dot gomutetan noz entzun neban lelengoz Mikel Laboa. Gomutan deuketana da zein izen zan lortu neban Mikelen lelengo zinta: Bat-Hiru. Zaletuok Mikel deitzetzogu, familidxeku izengo balitz lez, azken finean familidxeku dalaku.

Zinta horri esker, gauza asko pasau jatezan; nire lehengusu baten emazteak entzun eban eta, bere Galiziako azentu osoa galdu eta bere Honddarbiku euskeraz egin jatezan berba. Une hartan jakin neban lehengusu eta lehengusine euskaldun bi deuketazen. Orain dela ia hogei urte gabonetako opariak egiteko momentun diru barik nenbilen, eta amari opari dotore eitteko (eta zozer esateko) Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak kantaren letra gaztelainaz eskribiru neutzen oso paper dotore baten. Egidxe esan amari ez jako bapez gustau, ez eban aitzu, edo ez eban aitzu nahi. Itzulpena oraindik nire laguna den norbaitek ein zittuen. Seguraski nire euskaltzaletasunaren zati handi baten errua Mikeli esker zetorkidan.

Bizipen asko Mikelen kontu.

1990. urtean kaleratutako Txeroki diska erosi eta ez dakitt zenbat aldiz entzun neban. Diska hartan Negu Gorriak-eko lelengo kanta entzun neban, eta kanta hartan, Mikel Laboa berau. Negu Gorriak, Mikel Laboa eta Bertold Brecht… Buf.

Mikel Laboagaz behin egon nintzen; ganeraz, Madrilen izen zan. La vida exagerada. Baina hori pasadizuk kontetako momentuan urtengo da.

Mikel jun jaku, baina betirako egongo da gure bidxotzetan.

Eskerrik asko, Mikel.

This entry was posted in Euskara. Bookmark the permalink.

Leave a Reply