Urriak 12ko argazkirik onena

Gasteizen pasa den Urriak 12an gertatutakoaren harira zertxo bat idatzi nuen azkar-azkar, eta Argian argitaratu zuten 2025 Urriaren 31an https://www.argia.eus/albistea/urriak-12ko-argazkirik-onena

Urriak hamabian Gasteizen. Betikoen kontra, inoiz ez bezala, kantak zioen moduan. Dena arriskatzea, edo ia dena, une batean.

Latexeko eskularruak, eta arropa beltza. Aurpegia estalita, albisteetan ateratzeko albisteetan atera gabe. Pentsa eta egin. Hitza dagoen lekuan, gorputza jarri. Sua ta kea. Metala eta foam. Harria eta kristala. Dena arriskatzea, edo ia dena, une batean.

Dena gelditzeko kapaza izatea. Egiten ari zaren guztia, gertatzen ari den guztiaren erdian, dena gelditu eta hiriko metro karratu arriskutsuenean sartu den agure bat hortik ateratzen laguntzea. Ezaguera sartzen zaidanean, tipo hori dagoen alde berekoa izan nahi dut. Pentsa eta egin. Norabidea aldatu. Hau da orain dela minutu bat tokatzen zena, baina orain tokatzen da hura. Hau da premiazkoa, eta hura da inportantea. Pentsa eta egin. Nola izango gara ba denok berdinak, onak gu bagara? Dena arriskatzea, edo ia dena, une batean.

Gauza batzuk maitasunagatik egiten dira. Bestela, zertarako.

Leave a comment